30 septiembre 2009

AURKEZPENA

Urtero bezala, Proiektuak, gogotsuen hartzen dugunetako ikasgai bat da orokorrean. Ori, nire ustez, etorkizunean (ahal izatekotan) izango dugun lanarekin harreman estu bat dagoelako da, eta horrek ikasgaiarengain hainbat erantzunkizun dakartzala esan dezakegu:

-. Proiektuen sinesgarritasuna:
Laugarren urtean gaudela eta, proiektu nahiko erreal baten garapenaren beharrean gaudela uste dut. Honek ez du esan nahi, beharbada, proiektu fiktizioak beharrezkoak ez direnik baina, Proiektuak III, gure etorkizuneko proiektu errealetara urbilketa bat izan behar dela uste dut.

-. Lan metodologia:
Orubea eta aztergaiekin lehengo kontaktua taldean egitea egokia iruditzen zait. Honek lantaldeko erlazioak, ideien elkarbanaketa eta erantzunkizun desberdin bat ahalbidetzen du. Hau nahiko interesgarria dela uste dut. Faltan botatzen dudan gauzetako bat ikasleen partehartzea da. Nahiko zaila da publikoan lagun bat zuzentzea edo zuzendua izatea eta blogak, hau erraztu dezaken arren, uste dut, beharrezkoa dela publikoki kiritikak jasotzen jakitea eta kritikatzen jakitea ere. Dena den Bloga oso trensa interesgarria iruditzen zait.

-. Ikasgaiaren gozamena:
Ezin dugu ahaztu gustora egin beharreko ikasgai bat dela, ideia desberdinak konpartzitzeako gunea eta gure jakinmina asetzeko aukera.